Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3727

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 328/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) jarraitutako 328/13 prozedura arruntean (seme-alabenganako neurriak) epaia eman da. Ana Rosa Vidal Abadia andreak sustatu du prozedura hori, Taieb Hachimi El Mokaden jaunaren aurka. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

298/14 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Ana Rosa Vidal Abadia.

Abokatua: Fernando Gomez Menchaca.

Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.

Alderdi demandatua: Taieb Hachimi El Mokaden.

Abokatua.

Prokuradorea.

Gaia: guraso-ahal kentzea.

EPAITZA

Taieb Hachimi El Mokaden jaunaren aruka, Ana Rosa Vidal Abadía andreak formulatutako demanda ezetsi egiten dut; eta ez diot kosturik inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Taieb Hachimi El Mokaden demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko uztailaren hamabostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala