Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3728

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 419/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 419/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Isuntza Inbertsioak, S.L.

Abokatua: Jorge Montero Bellido.

Prokuradorea: Lanzagorta.

Demandatua: Promociones y Sondeos Alava, S.L.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2013-09-13an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

Zati batean baiesten dut Lanzagorta Mayor prokuradoreak Isuntza Inbertsioak, S.L.ren izenean jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut Promociones y Sondeos Álava, S.L. demandatua:

– Hamabost mila, zortziehun eta berrogeita hamahiru euro eta hamar zentimo (15.853,10), tronkoarenak, eta

– 5.887,16 euroren interesak, demanda jarri zen egunetik epaia eman den egunera arte, eta, guztiaren, hau da, 15.853,10 euroren interesak –legezko tasa bi puntutan gehituta– ebazpen honen egunetik aurrera.

Alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta, gastu komunak, halakorik balego, bi alderdiek erdibana ordainduko dituzte.

Promociones y Sondeos Alava, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala