Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3737

EDIKTUA, oro har kontratuen gainean bideratutako 591/14 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 591/14 jab. hor. mon.

Demandatzailea: Gasteizko Mendoza kaleko 7 zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Angel Pedro Pablos Susaeta.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.

Demandatua: Leonor Sanchez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 506/14 Dekretua eman zen, 2014-07-31n, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Carmen Carrasco prokuradoreak Gasteizko Mendoza kaleko 7 zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren ordezkaritzan eta izenean hasitako prozesu monitorio hau, Leonor Sanchezen aurkakoa, erkidegoko kuotak direla-eta 1.850 euro eskatuz.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Gasteizko Mendoza kaleko 7 zenbakiko Jabekideen Erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Leonor Sanchez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala