Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3738

EDIKTUA, 3806/12 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeko 3806/12 espedientea bideratu da, Barakaldoko 2 zenbakiko Zigor arloko Epaitegiak 192-11 exekuzioan Eduardo Rengel Galani ezarritakoa. Eduardo Rengel Galan Barakaldon jaioa da, 1972-11-27an (NAN zk: 22746930), Antonioren eta Mariaren semea; haren azken helbide ezaguna hauxe da: Irailaren 8a kalea, 11-1.a, 48902 Barakaldo. Espedientean eman den 2014-05-21eko autoa ezin izan zaionez zigortuari jakinarazi, hemen jasotzen da haren xedapen-zatia: «Barakaldoko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 192-11-E exekuzioan ezarritako zigorra, hau da, komunitatearen aldeko laurogeita hamar lanaldi egiteko zena Eduardo Rengel Galan-ek ez duela bete deklaratzea.

Bidal bekio testigantza Barakaldoko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Eduardo Rengel Galan baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko uztailaren 8an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala