Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3739

EDIKTUA, 3976/13 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeko 3976/13 espedientea bideratu da, Logroñoko 2 zenbakiko Zigor arloko Epaitegiak 606-12 exekuzioan Javier Rueda Rodriguezi ezarritakoa. Javier Rueda Rodriguez Erandion jaioa da, 1962-10-27an (NAN zk: 14596713), Antonioren eta Auroraren semea; haren azken helbide ezaguna hauxe da: La Bariega kalea, 2-3.a A – Sestao, baina gaur egun ez dakigu non dagoen. Hona hemen 2014-04-23an espedientean eman den autoaren xedapen-zatia: «Deklaratzen dut Javier Rueda Rodriguezek ez duela bete Logroñoko 2 zenbakiko Zigor arloko Epaitegiak 606-12 exekuzioan ezarritako gizartearentzat lan egiteko zigorra, ehun eta laurogei egunekoa.

Bidal bekio testigantza Bilboko dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Javier Rueda Rodriguez baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko uztailaren 8an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala