Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2014ko irailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3740

EDIKTUA, 5020/14 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 5020/14 espedientea bideratu da, Basauriko espetxeko preso izandako Luis Alberto Chinchurreta Vizcaino jaunari baldintzapeko askatasuna ezeztatzekoa. Presoa Barakaldon jaio da, 1965-12-26an (NAN zk.: 22730528L), Tomas eta Engraciaren semea, eta Barakaldon izan du azken helbidea, Norberto Acebal kaleko 2. zenbakian, 1.c solairuan. Egun, helbide ezezaguna du. Bada, espediente horretan, autoa eman zen 2014-07-01ean, eta honako hau dio xedapen-zatiak, hitzez hitz: «Luis Alberto Chinchurreta Vizcainori askatasun baldintzatua ezeztatzea, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 27/07 erroiluari dagokion kausa dela-eta. Aginduak gaurtik aurrera izango ditu ondorioak, eta presoak espetxera itzuli beharko du. Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari».

Luis Alberto Chinchurreta Vizcaino baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko uztailaren 16an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala