Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3741

AGINDUA, 2014ko abuztuaren 25ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketa behin betiko ebazteko dena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketaren ondoriozko espedientea ikusi da (2014-06-23ko EHAA, 2014-06-28 BOE) Lehiaketa horren helburua hauxe da: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzea.

Abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren bidez aldatu zen: uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa, Botere Judizialari buruzkoa dena. Bada, lege haren VIII. tituluan, xedatutakoarekin bat etorriz, eta, halaber, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langile funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko –abenduaren 7ko 1451/ 2005 Errege Dekretuaz aldatutako– xedapen indargabetzailean xedatutakoarekin, honakoa xedatu dut:

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Eranskinean argitara ematea honako destino hauek: 2014ko ekainaren 11ko Aginduaren bitartez deitutako lekualdatze-lehiaketan parte hartu duten funtzionarioei behin betiko esleitu zaizkien destinoak, zehazki, I. eranskinean zerrendaturik ageri direnak, eta, halaber, horien erresultak.

Bigarren artikulua.– Lehiaketa honetara aurkeztu eta destinorik eman ez zaien eskabideak iraungitzat jotzea. Beraz, hurrengoko lekualdatze-lehiaketetan ez dira kontuan hartuko.

Hirugarren artikulua.– Deialdi honetan esleitu ez diren plazak eman gabe uztea, non eta ez diren amortizatuko plantilla organikoa edo langile-zerrenda organikoa aldatuz edo lanleku bateko langileak berrantolatuz; beraz, funtzionario berriekin beteko dira.

Laugarren artikulua.– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian diren funtzionarioei dagokienez, baldin ez badira berriro sartzen lehiaketa honetan aipatu eskala edo kidegoren batera, 2014ko irailaren 12an egin beharko da kargu-uztea.

Bosgarren artikulua.– Lortutako destino berriaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa izango da kargutik kentzetik hara zenbatuta, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun naturalekoa Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa beste autonomia erkidego batera joan behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiria eta Melillako Hiria. Azken kasu horietan epea hilabetekoa izango da bai lanpostua jatorrikoa bada, bai destinokoa bada. Bere karguaz jabetzearekin esleipendunak zerbitzu aktibora itzultzea lortzen badu, epea hogei egun naturalekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratzen den egunetik hara zenbatuta.

Karguaz jabetzeari dagozkion ondorioetarako, lanpostuan zerbitzu-eginkizunetan diharduten langileentzako honako hau joko da «funtzionarioaren herritzat»: herria zeinetan lanean diharduen. Zentro berean jarraitzen badu, destinoa, kargutik kentzeari dagokion eguna eta karguaz jabetzeari dagokiona.

Seigarren artikulua.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Justizia Administrazio Zuzendaritzak Justizia Ministerioari jakinaraziko dio destinoen esleipena, hain justu ere 2014ko apirilaren 29ko Aginduaz deitutako lanpostu generikoetarako lekualdatze-lehiaketan haien parte hartzea indarrik gabe uzteko.

Zazpigarren artikulua.– Esleitutako plazak betetzen ari diren bitarteko funtzionarioek utzi egingo dute, titularra lanpostuaz jabetzearen ondorioz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bi aldizkarietan aldi berean ezin bada argitaratu, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 25a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala