Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3743

EDIKTUA, prokuradore-kontu bati buruz bideratutako 1/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Eduardo Muiño Feijook, Donostiako Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizenak,

Fede ematen dut:

1/14 prokuradore-kontuan, epaia eman da. Hau dio:

ERREKERIMENDUA

Errekerimendua egitea ebatzi duen organoa: Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Nori egiten zaion errekerimendua: Marta Pelaez Raya.

Bete behar duen agindua: Santiago García Del Cerro Espina prokuradoreari 77,37 euro ordaintzea, prokuradore-kontuen zina dela eta.

Errekerimendua erabakitzen duen antolaketa-eginbidearen kopia eransten da.

Betetzeko epea edo denbora: hamar egun baliodun, ediktu hau jasotzen denetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Adierazitako epean zenbateko hori ordaintzen ez badio erreklamatzaileari, haren ondasunen aurka ekingo zaio premiamendu-bidez.

2.– Hala ere, epe horretan, kontua inpugnatzeko eskubidea du bidegabea edo gehiegizkoa dela iritziz gero. Horretarako idazki zehatz eta oinarritu bat aurkeztu beharko du bulego judizial honetan.

Donostia, bi mila eta hamalauko ekainaren bosta.

Eta Marta Pelaez Rayari jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko uztailaren hemezortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala