Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3745

EDIKTUA, 518/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 518/11 prozedura arrunta bideratu da, Kutxabank, S.A. sozietateak eskatuta, Agustin Valero Jimenez Amadorren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

91/14 EPAIA

Epailea: Aurora Elosegui Sotos.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamalauko otsailaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Santiago García Del Cerro Espina.

Alderdi demandatua: Agustin Valero Jimenez Amador.

Judizioko gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Santiago Garcia del Cerro Espina prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Agustin Valero Jimenez Amadorren aurkakoa. Horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hamabost mila, bostehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita bederatzi zentimo (15.524,69), eta hitzartutako interesak, saldo zorduna erreklamatzen den mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik demandaren egunera arte sortutakoak.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892 0000 00 0518 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Agustin Valero Jimenez Amador demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian, bi mila eta hamalauko uztailaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala