Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3746

EDIKTUA, 101/14 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Olga Rodriguez Caminok, Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judizialak,

Fede ematen dut:

101/14 falta-judizioan, 2014-04-29an epaia eman duela Gonzalo Martín Vazquez epaitegi honetako magistratuak. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Eibar, 2014ko apirilaren 29a.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titular Gonzalo Martín Vázquezek, 101/14 falta-judizioaren autoak ikusi ditu. Auto horiek José Luis Inoriza Gallego jaunaren aurka bideratu dira, ustezko maula-falta bat dela-eta (Zigor Kodearen 623.4 artikulua). Ministerio Fiskalak parte hartu du, akzio publikoaren ordezkari gisa, bai eta Óscar Barbero Navarro kaltetuak ere.

José Luis Inoriza Gallego jauna, Zigor Kodearen 623.4 artikuluko maula-falta baten erantzukizun kriminala duenez, honako honetara kondenatzen dut: 60 egunean, eguneko 8 euroko isuna ordaintzera. Demandatuak erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: ordaintzen ez dituen bi kuotako, askatasunik gabeko egun bat ezarriko zaio, eta, era berean, erantzukizun zibilagatik, 100 euro ordainduko dizkio Óscar Barbero Navarro jaunari.

Jose Luis Inoriza Gallego (NAN/IFZ: 14904466Y) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Organo honetako bulegoan eskura daiteke ebazpenaren eduki osoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko abuztuaren zazpian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala