Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3749

EDIKTUA, kontratu partikularren gainean bideratutako 581/14 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioa (581/14).

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Zumakadi ibilbideko 23. zenbakiko jabeen erkidegoa.

Abokatua:

Prokuradorea:

Demandatua: Mikel De Luz eta Leia Susaeta Calvo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako errekurtsoan, epaia eman zen 2014-07-31n. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

XEDAPEN-ZATIA

1.– Amaitutzat ematen da Vitoria-Gasteizko Zumakadi ibilbideko 23. zenbakiko jabeen erkidegoak Mikel de Luzen eta Leia Susaeta Calvoren aurka bideratutako prozesu monitorio hau. Gaia: 800 euro erreklamatzea, jabekide-erkidegoari ordaindu gabeko kuotak direla-eta, eta 40,90 euro, ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak direla-eta.

2.– Vitoria-Gasteizko Zumakadi ibilbideko 23. zenbakiko jabeen erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (ES55 0072 0000 08 0581 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Mikel de Luz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 31.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala