Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3750

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 4/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 4/14 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (adostasunik gabekoa).

Demandatzailea: Irina Vandana Ursu.

Abokatua: Maria Luisa Valverde Fernandez.

Prokuradorea: Crespo.

Demandatua: Viorel Nita.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Judizio horren gainean epaia eman zen 2014-05-30ean. Hau dio epaitzak:

XEDAPENAK

Demanda partez baiesten da, eta bien seme-alaben gaineko zaintza eta jagoletza eta guraso-ahalaren erabilera esklusiboa demandatzaileari ematen zaizkio.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2520000000000413. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 30ean.

Viorel Nita demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala