Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
3751

EDIKTUA, gizartearentzat lan egiteko zigorra betetzeari buruz bideratutako espetxeratuen zaintzako 6707/11 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Jesus Barredo Tobalina, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 6707/11 espedientea bideratu da, Lucio Espinoza Artunduaga presoari dagokiona. Lucio Espinoza Artunduaga (NAN: X9724623Q) Bolivian jaio zen, 1985-03-08an; Lucioren eta Armindaren semea da, ezkondua; egun, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman da; hona hemen haren idazpurua eta epaitza:

AUTOA

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abuztuaren 18a.

EBAZTEN DU:

Bilboko Zigor-arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 375/10-V beteharazpenaren indarrez, Lucio Espinoza Artunduagari 38 egunez gizartearentzat lanak egiteko ezarritako zigorra ez betetzat jotzea.

Bidal bekio testigantza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorren Kudeaketa eta Neurri Alternatiboen Zerbitzuari eta zigortuari, EHAAn argitaratutako ediktu bidez eta epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratuz –ez baitakigu non dagoen– eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahalko duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita.

Lucio Espinoza Artunduaga zigortua non dagoen ez dakigunez, eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamalauko abuztuaren hamazortzian. Ohartarazten zaio, gainera, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela, jakinarazpena egin eta hurrengo hiru eguneko epean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala