Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2014ko irailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3755

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, VG A 04/14 espedienteari buruzkoa.

Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Ezinezkoa izan da Amparo Soriano Parra andreari jakinaraztea Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2014ko maiatzaren 8ko Ebazpena, VG A 04/14 espedientean eskatutako laguntzari buruzkoa. Hori dela-eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago leku honetan: Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, halaxe ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 11.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala