Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2014ko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3843

AGINDUA, 2014ko abuztuaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeen deialdia egiten duena.

Ertzaintzaren barrutian adierazgarria den erakunde sindikal jakin batek luzatu duen proposamena jaso ondoren, eta uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legean (EHAA 155; abuztuak 11) aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta abenduaren 1eko 6/2006 Legeak gai honi buruz egindako aldaketak direla (EHAA 238, abenduak 15) eta Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuko 3. artikuluan (EHAA 53; martxoak 18) –urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (EHAA 201; urriak 25) aldatu duena– xedatutakoaren babespean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeen deialdia egitea. Uztailaren 17ko Euskal Herriko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen III. Goiburuko VIII. Atalean (EHAA 155; abuztuak 11) aurreikusitako erregimenean, eta abenduaren 1eko 6/2006 Legeak gai honi buruz egindako aldaketak direla (EHAA 238, abenduak 15), Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren eraketa eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan (EHAA 53; martxoak 18) –urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (EHAA 2003; urriak 25) aldatu egin duena–, eta honako agindu honetan xedatutakoan oinarrituz beteko da hauteskundea.

Bigarrena.– Honako deialdi honen bidez iragarritako hauteskundeak 2014ko urriaren 30ean egingo dira.

Hirugarrena.– Hauteskunde barrutiak hauteskunde atal eta mahaietan antolatu dira eta honako agindu honen eranskinean adierazi da zein eratan geratu diren finkatuta.

Laugarrena.– Aipatu den martxoaren 16ko 50/1993 Dekretu horren 3.2 artikuluan aurreikusitakoak betetze aldera, errolda orokorra, hauteskunde barrutien arabera, jarraian adierazitako eran finkatu da:

Hauteskunde barrutia Errolda

Araba 1.495

Bizkaia 4.118

Gipuzkoa 2.240

Erkidego Autonomoan, guztira, 7.853

Bosgarrena.– Hauteskunde barruti horietako bakoitzean hautatu beharreko ordezkarien kopurua, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 99. artikuluan eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitakoen arabera, jarraian adierazitakoa izango da:

Hauteskunde barrutia Ordezkari kopurua

Araba 17

Bizkaia 26

Gipuzkoa 20

Seigarrena.– Hauteskunde kanpaina 2014ko urriaren 14an hasi eta urriaren 28an bukatuko da.

Zazpigarrena.– Emandako zerbitzuengatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako kalte-ordainak jasoko dituzte Hauteskunde Administrazioko partaideek, dagozkien bilkuretara bertaratzeagatik eta hori, 2012ko urtarrilaren 17an Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruz emandako 5/2012 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Zortzigarrena.– 1.– Segurtasun Sailak bermatu egingo du hauteskundeetako dokumentazioa kopuruz behar adina prestatzeaz eta ziurtatu egingo du, halaber, dokumentazio hori Hauteskunde Batzordeari eman egingo zaiola, ondoren, hauteskunde mahaietara bidai dadin.

2.– Segurtasun Sailak Hauteskunde Administrazioaren organoen eskuetan hautestontziak, kabinak eta hauteskunde prozesua burutzeko beharrezkoak diren gainerako bitarteko materialak eta giza baliabideak jarriko ditu.

3.– Segurtasun Sailak dokumentazioa kopuruz behar adina jarriko du hautagaitzat iragarri diren organizazio, federazio nahiz konfederazio sindikalen esku, hala, hauteskunde prozeduraren baitan bakoitzari dagozkion eginkizunak eta erantzukizunak betetzeko modua izan dezaten.

4.– Ertzaintzako Kontseiluak instituzio mailako kanpaina burutuko du hauteskunde aldiak iraun bitartean, hautesleen artean informazioa zabaltzera eta ordezkarietarako hauteskundeetan parte hartzea sustatzera bideratuta, botoaren norabidean eragina izateko asmorik gabe.

Bederatzigarrena.– Hauteskunde Batzordearen egoitza Giza Baliabideetarako Zuzendaritzan dago (Larrauri Mendotxe Bidea, 18; Erandio).

Hamargarrena.– Honako aginduak amaiera eman dio administrazio-bideari. Honen aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du interesa duenak EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman den eguneko biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Hamaikagarrena.– Honako aginduaren indarraldia EHAAn argitara ematen den egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala