Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2014ko irailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3844

903/2014 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariarena, ondoren aipatzen den kudeaketa-gomendioko hitzarmena argitaratzea xede duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Osatek, S.A. sozietate publikoak kudeaketa-gomendioko hitzarmen bat izenpetu dute, eta, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 15.3 artikuluan ezartzen duenari jarraituz, hitzarmen hori argitaratze aldera, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak eta Osatek, S.A. sozietate publikoak izenpetutako kudeaketa-gomendioko hitzarmenaren testua. Hitzarmenaren helburua da gutxiegitasun kardiakoa duten pazienteentzako telemonitorizazio- eta telelaguntza-programa bat egitea. Ebazpen honi erantsi zaio hitzarmena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala