Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2014ko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3865

AGINDUA, 2014ko uztailaren 23koa, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2014ko «Joxe Mari Korta» sarietako epaimahaia izendatzeko dena.

Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak emandako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.); eta ikusirik zer dioen, 2014ko ekitaldirako deialdia jendaurrean jartzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2014ko uztailaren 22an emandako Ebazpenak, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek izango dituena:

Lehendakaria:

Arantza Tapia Otaegi, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuneko sailburua.

Ordezko lehendakaria:

Estibaliz Hernaez Laviña, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea.

Mahaikideak:

Sailaren ordezkari:

1.– Juan Ignacio García de Motiloa Ubis, Industriako sailburuordea.

2.– Itziar Epalza Urquiaga, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.

3.– María Ainhoa Ondarzabal Izagirre, Nazioartekotze zuzendaria.

4.– Alejandro López Cárcamo, Industria Garatzeko zuzendaria.

Confebasken ordezkari:

1.– Nuria López de Guereñu Ansola, Confebask-eko idazkari nagusia.

2.– Iñaki Garcinuño Zabala, Cebek-eko lehendakaria.

3.– Pascal Gómez Pérez de Zuazagoitia, SEAko lehendakaria.

4.– Ana Belén Juaristi Urdangarín, Adegiko eta Confebask-eko lehendakariordea.

Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari:

Andoitz Korta Zearreta.

Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.

Ezin bada etorri, beste norbaiti eman ahal izango zaio eskuordetza berariaz.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 23a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala