Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2014ko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3869

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 793/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 793/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Barakaldoko Zuberoa kaleko 11. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Abokatua: Jesus Manuel Montes Herranz.

Prokuradorea: Palacio.

Demandatua: Maria Begoña Alvarez Arazuri, Endika Artaza Micharet, Agustina Carrasco Romero, Igor Lopez Alvarez eta Cristóbal Varelo Guerreroren eta eta María Salguero Castilleroren jaraunsleak eta jaraunspen jasogabea eta Juan Alfonso Jorge Fernandez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2012-06-26an, eta honako hau da haren xedapen-zatia:

EPAITZA

Beherago zehaztutakoen aurka, Barakaldoko Zuberoa kaleko 11. zenbakiko Jabekideen Erkidegoaren izenen eta ordez Palacio Querejeta prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dut: Endika Artaza Micharet, Juan Alfonso Jorge Fernández, María Begoña Alvarez Arazuri, Igor López Alvarez eta Agustina Carrasco Romero eta Cristóbal Varelo Guerreroren eta eta María Salguero Castilleroren jaraunsleak eta jaraunspen jasogabea. Hortaz, ondokoak kondenatzen ditut:

1.– Endika Artaza Micharet: 1.149,13 euro, eta sortuz doazen kuotak, hileko 25 eurokoak.

2.– Juan Alfonso Jorge Fernández eta María Begoña Alvarez Arazuri ezkontideak: 766,94 euro, eta sortuz doazen kuotak, hileko 25 eurokoak.

3.– Igor López Alvarez eta Agustina Carrasco Romero ezkontideak: 805,32 euro, eta sortuz doazen kuotak, hileko 25 eurokoak.

4.– Cristóbal Varelo Guerreroren eta eta María Salguero Castilleroren jaraunsleak eta jaraunspen jasogabea: 6.841,45 euro, eta sortuz doazen kuotak, hileko 25 eurokoak.

5.– 576. artikuluko interesak, eta kostuak ordaintzea.

Cristóbal Varelo Guerreroren eta eta María Salguero Castilleroren jaraunsleak eta jaraunspen jasogabea demandatuaren bizilekua ezezaguna denez direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala