Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2014ko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3871

IRAGARKIA, Bermeoko (Bizkaia) arrain-lonja handitzeko proiektua idazteko zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (02SV/2014 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 02SV/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermeoko (Bizkaia) arrain-lonja handitzeko proiektua idaztea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: Bermeo (Bizkaia) eta enpresa esleipendunaren egoitza.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro gehi hogeita hamaika mila eta bostehun (31.500) euro BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta laurogeita bat mila eta bostehun (181.500) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko uztailaren 28a.

b) Esleipenduna: Ramón Ruiz-Cuevas Peña.

c) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita bederatzi mila (89.000) euro, gehi hemezortzi mila seiehun eta laurogeita hamar (18.690) euro BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta zazpi mila eta seiehun eta laurogeita hamar (107.690) euro.

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2014ko abuztuaren 28a.

b) Kontratista: Ramón Ruiz-Cuevas Peña.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala