Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2014ko irailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3872

IRAGARKIA, Garmitec Comercial de Implementos y Maquinaria, S.L.ari, 2014ko ekainaren 6an, 48-PI-A-2013-10 zehapen-espedientean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariak emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat aldiz saiatu aren, ezinezkoa izan da aipatutako ebazpena Amorebietan (Bizkaia) dagoen Garmitec Comercial de Implementos y Maquinaria, S.L., sozietateari jakinaraztea. Horrenbestez iragarki hau argitaratzen da.

Gaia: Suteen aurkako babes-instalazioa martxan jartzeko hasitako prozedura iraungi egin dela dioen ebazpena jakinaraztea.

Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Bilbao, 2014ko uztailaren 28a.

Bizkaiko Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala