Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2014ko irailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3878

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako 2012ko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2012ko uztailaren 16an egindako bileran onartu zuen desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpena, 2012ko abuztuaren 20ko EHAAn argitaratua, 161. zenbakia). Laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak emateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2012ko uztailaren 16an egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean deitutako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-zenbatekoa adierazten da, eta, azkenean, aldaketak egin ondoren, emandako diru-laguntza (I. eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2012ko abuztuaren 20ko EHAA, 161. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala