Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2014ko irailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3881

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 17/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Epailea: Israel Perez Soto.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Sasmak Belartza, S.L.

Abokatua: Jesus Alonso Cuadrado.

Prokuradorea: Javier Cifuentes Aranguren.

Alderdi demandatua: Ioan Beuca.

Abokatua.

Prokuradorea.

Zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioren gainean eta Ioan Beuca-ren aurka, Sasmak Belartza, S.L.k eskaturik, Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa) bideratutako 17/14 hitzezko judizioaren prozeduran, 2014-03-14an, epaia eman da, zeina eman zenez gero irmoa baita, bere aurka ez baita errekurtsorik aurkezterik; eta, bestalde, delako epai horren testu osoa idazkaritza honetan dago.

Ioan Beuca demandatuarentzako jakinarazpen balio izan dezan, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Tolosa (Gipuzkoa), 2014ko maiatzaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala