Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2014ko irailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3885

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren Erandioko instalazioetara langileak garraiatzea helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena. (Espedientea: E-105/2014).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-105/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Segurtasun Sailaren Erandioko instalazioetara langileak garraiatzeko zerbitzua.

c) Loteak: ez dago.

d) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2014ko maiatzaren 19ko EHAA, 92. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazio oinarrizko aurrekontua: 60.000 euro, BEZ (% 10) barne.

5.– Esleipena:

a) Esleipen-data: 2014ko uztailaren 2a.

b) Formalizatu den eguna: 2014ko uztailaren 3a.

c) Kontratista: Autobuses la Unión, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2014ko irailaren 10a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala