Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3886

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «90/2014 Dekretua, ekainaren 3koa, Eukal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira honako Dekretu honetan: 90/2014 Dekretua, ekainaren 3koa, Eukal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamenduan paisaia babestu, kudeatu eta antolatzearen gainekoa. Dekretu hori 2014ko ekainaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (112 zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2014/2623 (4/5) orrialdean, 5. artikuluan 2. paragrafoan, Honela dio:

«2.– Paisaiaren zehaztapenak idatzi eta bideratzeko ekimena ekimen horri dagokion paisaiaren katalogoa egin duen administrazioari dagokio, dekretu honen 6.3 artikulu-zatiko a letrari jarraiki».

Baina honela esan behar du:

«2.– Paisaiaren zehaztapenak idatzi eta bideratzeko ekimena ekimen horri dagokion paisaiaren katalogoa egin duen administrazioari dagokio, dekretu honen 4.4 artikuluari jarraikiz.»


Azterketa dokumentala