Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3889

EBAZPENA, 2014ko abuztuaren 8koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita Haurreskolak Partzuergoaren II. Hitzarmen Kolektiboaren indarraldia luzatzeko akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailatzea (hitzarmenaren kode-zenbakia:86002535012006).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko uztailaren 4an, REGCON Erregistroan aurkeztu zen goian aipatutako hitzarmenaren aurreraeragina mantentzeko akordioaren inguruko derrigorrezko dokumentazioa, negoziazio-batzordeko ordezkariek sinatuta.

Bigarrena.– Hitzarmena gordailatu, erregistratu eta argitaratu behar duen pertsona izendatu dute akordio hori sinatzen dutenek.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuaren Legearen 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilea, 1995-03-29ko BOE) aurreikusten duen eskumena, betiere Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.i) artikuluak (2013-04-24ko EHAA), hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari (2011-02-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuari (2010-06-12ko BOE) dagokienez ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia luzatzeko akordioa Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85, 88, 89 eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betez sinatu da.

Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO II LAN HITZARMENAREN ULTRAAKTIBITATEA MANTENTZEN DUEN AKORDIOA

Eibarren, 2013ko maiatzaren 9an.

BILDURIK:

● Alde batetik:

Jesús Fernández Ibañez, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen ordezkari legez.

Maite Larrañaga Orbea, Haurreskolak Partzuergoko gerentea.

● Beste aldetik:

Lorea Igartua Ugalde, LAB sindikatuaren ordezkari legez.

Sonia Pérez Arce, STEE-EILAS sindikatuaren ordezkari legez.

Bi alderdiek legezko gaitasun nahikoa aitortzen diote elkarri akordio hau hitzartzeko, eta horren ondorioetarako honakoa

ADIERAZTEN DUTE:

● 2010eko ekainaren 18ko datarekin Haurreskolak Partzuergoko III. Lan Hitzarmeneko Mahai Negoziatzailea eratu zela.

● Data horretatik aurrera Lan Hitzarmenaren negoziazioaren inguruko hainbat bilera burutu direla.

● Uztailaren 6ko 3/2012 Lan-merkatuko erreformaren presazko neurrien Legearen ondorioz (2012-07-07ko EAO), Lan Hitzarmenen iraunaldiari buruzkoa den Langileen Estatutuko 86. artikuluari idazkera berria eman zaio. Horrela, artikulu horren 3. ataleko azken paragrafoan honakoa jartzen du:

«Lan Hitzarmenaren salaketa egin zenetik urte bat igaro ondoren eta hitzarmen berririk adostu edo arbitraiazko laudorik adostu ez baldin bada, berak galduko du, kontrako hitzarmenik egon ezean, iraupena eta aplikatuko dena, egongo balitz, aplikatzekoa izango litzatekeen goiko eremuko Lan Hitzarmena izango da».

● Salatutako hitzarmenen iraupenari buruzkoa den Uztailaren 6ko 3/2012 Lan-merkatuko erreformaren presazko neurrien Legearen laugarren Aldi baterako Xedapenak honakoa esaten duela:

«Lege hau indarrean sartu baino lehen salatuta dauden Lan Hitzarmenetan, Langileen Estatutuko 86. artikuluko 3. atalean agertzen den urte bateko epea, Lege honi emandako idazkeran, esandako data indarrean jartzen denetik zenbatzen hasiko da».

● Alde bien borondatea dela Haurreskolak Partzuergoko III. Lan Hitzarmenaren negoziaketarekin jarraitzea, eta bitartean Haurreskolak Partzuergoko II. Lan Hitzarmena mugagabe indarrean mantentzea.

● Alde biek betetzen dituztela Langileen Estatutuko 87 eta 88. artikuluetan aurreikusten diren legitimazioko baldintzekin eta honen ondorioz

HITZARTZEN DUTE:

● Haurreskolak Partzuergoko II Lan Hitzarmenaren (EHAA 2008-08-13ko EHAA) mugagabeko luzapena azken hau ordezkatuko duen Lan Hitzarmen berri bat sinatu arte, horrela honek ez dezan galdu bere iraupena soilik urte bateko igarotzeagatik, Langileen Estatutuko 86.3 artikuluan aipatzen denaren arabera.

● Alde bien konpromisoa da Haurreskolak Partzuergoko III. Lan Hitzarmenaren negoziaketarekin jarraitzea eta hori ahalbideratzeko egutegi eta metodologia diseinatuko dute.

● Lan Hitzarmenaren luzapenak ez du oztopatzen beste gai zehatz batzuei buruzko akordioak lortzea.

Eta horrela ager dadin bi alderdiek akordio hau izenpetzen dute Eibarren 2013ko maiatzaren 9an.

Haurreskolak Partzuergoaren izenean.

Sindikatuaren izenean.


Azterketa dokumentala