Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3891

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 441/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 441/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Games Workshop, S.L.k eskatuta, Breynorsa, S.L.ren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

154/14 EPAIA

Epailea: Maria Cruz Aparicio Redondo andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko uztailaren hamabosta.

Alderdi demandatzailea: Games Workshop, S.L.

Abokatua: Jorge Oleart Godia.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Alderdi demandatua: Breynorsa, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hiri-errentamenduak.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Games Workshop, S.L.U.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Breynorsa, S.L.ren aurkakoa. Beraz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 3.926 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4725 0000 00 441 14) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Breynorsa, S.L. demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko irailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala