Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3893

EDIKTUA, 48/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZLUP Zibila – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 48/14 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Maria Begoña Ferrero Pereira.

Abokatua: Vicho Lopez Eva Maria.

Prokuradorea: Sebastian Izquierdo Arroniz.

Demandatua: Jorge de Lara Gutierrez eta Maria Begoña Divar Gonzalez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2014ko maiatzaren 30ean. Honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut María Begoña Mateo Pereirak María Begoña Divar Gonzálezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 365,88 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztu diren interesak sorraraziko ditu zenbateko horrek.

Jorge Lara Gutiérrezen aurka burutatutako egintzatik at uzten dut María Begoña Mateo Pereira.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita hamarrean.

Jorge de Lara Gutierrez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Judizio horretan 2014-06-16an autoa eman zen, eta hau da epaitza:

43/14 EPAIA ARGITZEKO AUTOA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren hamaseia.

EGITATEAK

Auzi-jartzailearen ordezkaritzari epaile honek emandako epaia argitzea interesatzen zaio. Autoetan ageri da emaitza.

ARRAZOIBIDE JURIDIKOAK

Argitze eskaera interesatua baietsi behar da, izan ere, transkripzioan zenbait akats egin da: auzi-jartzaileak azaldu bezala, zenbait gauza ahantzi da, erraz zuzen daitezkeenak, eta begien bistakoak izateagatik zuzendutzat jo diren akatsak.

Osorik baiesten dut María Begoña Mateo Pereirak María Begoña Divar Gonzálezen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 84,70 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbideko bigarren oinarrian zehaztu diren interesak sorraraziko ditu zenbateko horrek. Demandatua kondenatzen dut kalteen iturri den arrazoia konpontzera.

Jorge Lara Gutiérrezen aurka burutatutako egintzatik at uzten dut María Begoña Mateo Pereira.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

PZLz-ko 214. artikulua eta hurrengoak aplikatu behar dira, betetzat jo diren artikuluak.

XEDATZEN DUT:

Epaia argitzen, osatzen eta zuzentzen dut ebazpen honen arrazoibide juridiko bakarrean adierazitako moduan, ebazpenaren gainerakoa aldatu gabe.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Jorge de Lara Gutierrez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala