Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2014ko irailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3894

IRAGARKIA, «Plataforma meteorologikoetarako materiala eskuratzea» helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: M-115/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: M-115/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Helburua: plataforma meteorologikoetarako materiala eskuratzea.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 40.000 euro (33.057,85 euro + 6.942,15 euro BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2014.eko abuztuaren 14a.

b) Formalizazio-eguna: 2014ko irailaren 10a.

c) Kontratista: Innova Oceanografía Litoral, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 40.000 euro (33.057,85 euro + 6.942,15 euro BEZari dagozkionak).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 15a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala