Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2014ko irailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3899

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2014ko irailaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin ebatzi egiten baitira 2014ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Era horretako akatsak aurkitu dira 2014ko ekitaldiko Euskal Turismo Sariak ebazten dituen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko irailaren 4ko Aginduan (2014ko irailaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 171. zenbakia). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2014/3815 (1/1) orrialdean, gaztelaniazko eta euskarazko bertsioetan, honako hau dioen lekuan:

«– Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea: honakoari: Bajo El Agua Factory».

Honako hau esan behar du:

«– Kategoria: Berrikuntza Bultzatzea: honakoari: Bajoelagua Factory».


Azterketa dokumentala