Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2014ko irailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3901

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko 2013ko deialdiaren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17an egindako bileran onartu zuen gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzak emateko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpena, 2013ko uztailaren 5eko EHAAn argitaratua, 128. zenbakia). Laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzak emateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko ekainaren 17an egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean deitutako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-zenbatekoa adierazten da (I. eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2013ko uztailaren 5eko EHAA, 128. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala