Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2014ko irailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3903

EDIKTUA, absentzia deklaratzeko 212/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio De la Mata Barrancok, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen honek, hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan eta 212/14 zenbakiarekin, Jose Ignacio Victor Alaña Olabarri jaunak eskaturik, Francisco Borja Alaña Muñuzuri jaunaren absentzia deklaratzeko espedientea bideratzen ari dela. Azken jaun horri buruzko datuak: Getxon jaioa; 1966-02-10ean; Londreseko auzotarra; Jose Ignacio eta Maria Luisaren semea; ezkongea eta ondorengorik gabea; eta bere behin-behineko bizilekutik –(EB) Londreseko 3 Bridge GardenGreen LanesN169GN– aldendu zena, bere berririk ez dagoelarik 2007-01-01etik hona. Hori guztiori argitara ematen da, jaun horren berri dutenek epaitegi honi jakinaraz diezaioten.

Getxo (Bizkaia), 2014ko ekainaren 5a.

EPAILEA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala