Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2014ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3927

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko 2012ko deialdiaren babesean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2012ko uztailaren 6an egindako bileran onartu zuen gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzak emateko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko abuztuaren 29ko Ebazpena, 2012ko irailaren 7ko EHAAn argitaratua, 175. zenbakia). Laguntza horiek emateko deialdiaren 8.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, baita horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak ere.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzak emateko Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2012ko uztailaren 6an egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean deitutako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-zenbatekoa adierazten da, eta, azkenean, aldaketak egin ondoren, emandako diru-laguntza (I. eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2012ko irailaren 7ko EHAA, 175. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala