Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2014ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3928

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko irailaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak deitu eta nola emango diren arautzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira 2014. urtean goi-mailako kirol lehiaketak antolatzeko diru-laguntzak deitu eta nola emango diren arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 3ko Aginduan (2014ko irailaren 11ko EHAA, 172. zk.). Hori dela eta, eranskinak argitaratzen dira (I., II., III. eta IV. eranskinak); izan ere, aginduan bertan aipatzen dira, baina akats bat dela-eta ez ziren argitaratu.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala