Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2014ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3929

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 28koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroetarako Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduriko diru-laguntzak ebazten dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 3ko Aginduaren bidez (2014ko ekainaren 11eko EHAA) EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egin zitzaien 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak irakasteko laguntzetarako.

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako Aginduaren 6. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakunza-ekintzak aztertu eta proposamena egin du. Proposamen hori ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten den diru-laguntza ematea 2014-2015 ikasturtean Lanbide Heziketarako sarbide-probak prestatzeko ikastaroak eman ditzaten.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotako eskaerak ezestea aurrekontu-kreditua agortu delako.

Hirugarrena.– III. eranskinean jasotako gainerako eskaerak ezestea goian aipatutako 2014ko ekainaren 3ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lanbide Heziketako saiburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 28a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala