Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2014ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3930

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Centro de Formación de Somorrostro erakundeak 2007ko lankidetza proiektuentzako laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Becas de formación profesional para jovenes Bubis» proiektuari uko egiteko eskaera onartzen duena.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko abenduaren 11ko Aginduaren bidez, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako 2007ko ekitaldirako laguntzak emateko deia egin zen. Ebazpen horren bidez, Centro de Formación de Somorrostro erakundeari 138.129 euroko diru-laguntza eman zitzaion «Becas de formación profesional para jovenes Bubis» proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2014ko maiatzaren 20an bidalitako komunikazioan, hirugarren ordainketari uko-egiteko eskaera aurkeztu zuen.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 28. artikuluko 1. idatz-zatiak ezarritakoaren arabera, erakunde eskatzaileak proiektuari aurreikusitako garapenean funtsezko eragina izan dezakeen edozein gorabehera jakinarazi beharko dio aldez aurretik Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Horrekin batera, baimen-eskaera bidali beharko dio proiektuan egin nahi diren aldaketak gauzatu aurretik, eta aurrekontuan dituen ondorioak zehaztu.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean hasi ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Centro de Formación de Somorrostro erakundeari onartu egiten zaio 2007ko lankidetza proiektuentzako laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Becas de formación profesional para jovenes Bubis» proiektuari uko egiteko eskaera.

Horren ondorioz, indarra galdu dute 27.625,83 euroko ordainketa egiteko aginduek.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala