Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3936

AGINDUA, 2014ko uztailaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lanpostu bat -Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Lurralde Ordezkaria- izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2014ko ekainaren 18ko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.- Francisco Javier Urrutia Gutiérrez jauna izendatzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari (kodea: 511786, dotazioa: 11; destino-osagarriaren maila: 29, berariazko osagarria: 0-A).

Bigarrena.- Izendapen horrek 2014ko irailaren 22tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.- Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala