Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3937

AGINDUA, 2014ko abuztuaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, aldatu egiten da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu zituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez, aldatu ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2012ko abuztuaren 2ko Ebazpena, eta zuzendari beraren 2012ko abuztuaren 6ko Ebazpena, hain zuzen ere María Luisa Vega Azcoaga andreak aurkeztutako 214/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 2014ko uztailaren 16an emandako Epaia betez.

2014ko abuztuaren 28ko Ebazpen horren ondorioz, areagotu zen María Luisa Vega Azcoaga andreak, aukeratutako hautagaiak, lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren bidez praktiketako funtzionario izendatu zen hautagai hori, 2012025200 zerrenda-zenbakiarekin.

Horren ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Aginduaren I. eranskina. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikarien Kidegoetako praktiketako funtzionario izendatu ziren, sailburu beraren 2009ko abenduaren 10eko, 2010eko abenduaren 17ko eta 2012ko otsailaren 10eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan aukeratutako hautagaiak. Aldaketa horren ondorioz, María Luisa Vega Azcoaga andreak 2012023610 zerrenda-zenbakia izango du Bigarren Hezkuntzako Kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean eta txanda librean.

Bigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abuztuaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala