Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3941

EBAZPENA, 2014ko irailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Xabier Etxaniz Erle jauna Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreorde izendatzeko dena.

UPV/EHUko errektoreak 2014ko irailaren 11n emandako ebazpenaren bidez, Javier Gil Goikouria jauna Irakasle-Ikertzaileen arloko errektoreorde kargutik kendu zen eta, ondorioz, hutsik geratu zen aipatutako kargua.

Beraz, UPV/EHUko Estatutuetako 183.1. eta 185.1. artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmen babesean, honakoa

EBAZTEN DUT:

1.– Xabier Etxaniz Erle jauna Irakasle-Irakasleen arloko errektoreorde izendatzea.

2.– Irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.

Leioa, 2014ko irailaren 12a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.


Azterketa dokumentala