Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3943

IRAGARKIA, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdean, izendapen askearen bidez, Lehen Mailako Arretaren Unitateko buru izateko bi lanpostu betetzeko deialdiari buruzkoa.

Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerenteak deialdi bat egin du, Lehen Mailako Arretaren Unitateko buru izateko bi lanpostu betetzeko, izendapen askearen bidez, Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdean. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuen profilak Osakidetzaren web orrian argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net

Deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko dira eskaerak, han adierazitako epean, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Barakaldo, 2014ko irailaren 1a.

Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdeko zuzendari gerentea,

JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala