Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2014ko irailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3945

EBAZPENA, 2014ko irailaren 3koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena, honako instalazio hauen eraikuntzak eraginpean hartutako finkak okupatu Aurretiko Aktak egiteko deialdia egiten duena: Ormaiztegi-Abadiño 1 eta 2 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzea, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako -Gipuzkoan- eta Elorrioko -Bizkaian- udalerrietan.

Erref.: RI-20-24062/AT-H-2013-39 (Gipuzkoa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2014ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bitartez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari Ormaiztegi-Abadiño 1 eta 2 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzea baimendu zitzaion Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako -Gipuzkoan- eta Elorrioko -Bizkaian- udalerrietan, eta aldi berean horren Onura Publikoa deklaratu zen.

Sistema Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan jartzen duenez (1997-11-28ko EAO), aipatutako baimena eta Onura Publikoko deklarazioa emanez gero, proiektuaren eraginpean geratzen diren ondasun eta eskubideak okupatu egin behar dira nahitaez, eskubide eta ondasun horiek berehala okupatzeko beharra dago eta berehalako okupazioak dakartzan ondorioak legez zehaztuta daudenak izango dira, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 16an onartu zen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutakoak, eta, erregistroari dagokionez, lege horren 53. artikuluan zehaztutakoa hartu beharko da kontuan.

Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, honenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera, proiektuaren eraginpean geratu diren ondasun eta eskubideen jabe eta titularrei dei egitea ebatzi du Antzuola, Bergara, Ormaiztegi, Gabiria eta Ezkio-Itsasoko udaletxeetan, udal horietan baitituzte eraginpeko ondasunak, ondasunak okupatu aurretiko aktak egiteko eta, beharrezkoa izanez gero, behin betiko okupaziorako aktak egiteko. Ez da ondasunak ikustera joateko eragozpenik izango, beharrezkoa bada.

Interesdunek eta eraginpean diren ondasunekiko edonolako eskubide edo interesa duten guztiek azaldu beharko dute bilera horretara. Nahi izanez gero, behar bezala baimendutako ordezkoa bidaltzeko aukera ere badute. Dena dela, bilera horretara titularitatea egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria eraman beharko dira. Peritua eta notarioa ere eraman daitezke.

Aurretiko aktak 2014ko azaroaren 4, 5, 11 eta 12 egunetan egingo dira. Agindua titular guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan, zitazio-zedula bidez. Zedula horretan, tokia, eguna eta ordua zehaztuko da. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. atalean agindutako beste argitalpen-baldintza guztiak ere beteko dira.

Desjabetze-espedientean, enpresa onuraduna Iberdrola Distribución Eléctrica SAU izango da.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2. artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesdunek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek Donostiako (20006) Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan idazki bidez egoki deritzotena adierazi ahal izango dute aurretiko aktak egiteko eguna arte, eraginpeko ondasunak eta eskubideak zerrendatzean egon daitezkeen okerrak zuzentzearren.

Donostia, 2014ko irailaren 3a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala