Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4033

IRAGARKIA, Bilbo-Basurtu ESI-an izendapen askearen bitartez Otxarkoagako Lehen Mailako Arretako unitateburu Ianpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.

Bilbo-Basurtu ESI-ko zuzendari gerenteak Bilbo-Basurtu ESI-an izendapen askearen bitartez Otxarkoagako Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostu bat betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Bilbao, 2014ko irailaren 9a.

Bilbo-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,

MICHOL GONZALEZ TORRES.


Azterketa dokumentala