Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4034

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 8koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena; honen bidez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko ekainaren 20ko Aginduaren bidez, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua lantzeko prozedurari hasiera ematea onartu zen.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jarriko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Aurreko guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman doakoak ez diren prestazioen eta zerbitzuen finantziazioan erabiltzaileek ekonomikoki parte-hartzeko irizpide orokorrei buruzko dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net) eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 8a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala