Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4035

EBAZPENA, 2014ko irailaren 11koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten duena, 2014-2015 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako 2. maila garatzeko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014 ekainaren 18ko Aginduak (ekainaren 30eko EHAA) udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deia egiten die Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako 2. maila garatzeko.

Dagozkion eskari-espedienteak aztertuta

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatuta dauden udalei, mankomunitateei edo horiek sortutako erakundeei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea, kasu bakoitzean zehazten den talde-kopururako eta bertan adierazten diren kopuruen arabera.

2. artikulua.– II eranskinean agertzen den ikastetxearen eskabidea ez onartzea, bertan jakinarazten den kausa dela-eta.

3. artikulua.– Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 30ekoa izango da; diru-laguntza emateko behin betiko jakinarazpena onartu bezain laster ordainduko da. Bigarren ordainketa, berriz, zenbateko osoaren % 60koa izango da, eta bigarren hiruhilekoaren hasieran egingo da: 16,9 artikuluan aipatutako baldintzak bete eta gero. Hirugarren ordainketa, azkenik, % 10ekoa izango da, eta ikasturtearen bukaeran egingo da, 16.10 artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gasteizen, 2014ko irailaren 11.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala