Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4037

EDIKTUA, jabari-espedientearen gainean bideratutako 122/14 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ana Isabel Barredo Lopez, Amurrioko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko (Araba) epaile naizenez, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan finkak inmatrikulatzeko 122/14 jabari-espedientea bideratu da, Benito Pinedo Astobiza eta Regulo Pinedo Astobizak eskatuta, honako finka hauek inmatrikulatzeko:

Boveda (Araba) herrian kokatutako finka, Gaubeako Udala, «La Cuesta» barrutian; katastroan «La Sota» izenez agertzen da. Tituluaren arabera, 4 areako azalera du. Mugak: iparraldetik eta mendebaldetik, kontzejuko lursaila; hegoaldetik, ezponda garaia, eta, ekialdetik, emariaren etxola.

Katastro-agiriaren arabera, finkak 809,74 metro koadroko azalera du, katastroan «La Sota» izena ematen zaio. Egun, honako muga hauek ditu:

Iparraldetik, 2. poligonoa, Gaubeako Bovedako Administrazio Batzarraren 294. lursaila; hegoaldetik, 2. poligonoa, Avelino Larrea Vadilloren 305 lursaila eta beste bat; ekialdetik, 2. poligonoa, Gaubeako Bovedako Administrazio Batzarraren 294 lursaila eta kalea; eta, mendebaldetik, 2. poligonoa, Gaubeako Bovedako Administrazio Batzarraren 294 lursaila eta 2. poligonoa, Avelino Larrearen 305 lursaila eta beste bat.

Finkaren katastro-erreferentzia, lehenago, 54. poligonoko 461 lursaila zen, eta, egun, 2. poligonoko 303. lursaila da.

Probidentzia batez gaur erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren–, hain justu ere, espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko; ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean agertu beharko dute.

Amurrio (Araba), 2014ko uztailaren 31.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala