Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4039

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 33/14 utzarazpenari buruzko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 33/14 utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jaione Lopez Arechaga, Karmele Lopez Arechaga eta Miren Itzal Lopez Arechaga.

Alderdi demandatua: Francisco Javier Oruna eta Maria Soledad Gonzalez.

Gaia: ez ordaintzeagatiko utzarazpena eta zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

59/2014 DEKRETUA

Eman duen idazkari judiziala: Egiarte Arruza Orrantia.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko irailaren bata.

Era berean, demanda aurkeztu zenetik finkaren jabetza entregatu arte sortutako errentak (zorretan direnak) gehi ordaintzera behartuta dagoen gastuak ordaintzera kondenatzen da alderdi demandatua.

XEDAPEN-ZATIA

1.– Amaitutzat ematen da Francisco Javier Oruna eta Maria Soledad Gonzalezen aurka Jaione Lopez Arechaga, Karmele Lopez Arechaga eta Miren Itzal Lopez Arechagak eskaturik hasitako utzarazpen-judizio hau.

2.– Indarrik gabe uzten da ezarritako bista.

3.– Bota bedi demandatua etxebizitzatik, diligentzian adierazitako egunean.

4.– Jakinaraz bekie hori Jaione Lopez Arechaga, Karmele Lopez Arechaga eta Miren Itzal Lopez Arechagari, erreklamatutako zenbatekoari dagokionez betearazpena abiarazteko eska dezaten.

5.– Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

Era berean, demanda aurkeztu zenetik finkaren jabetza entregatu arte sortutako errentak –265,27 euro hileko– gehi ordaintzera behartuta dagoen gastuak ordaintzera kondenatzen da alderdi demandatua.

6.– Jakinaraz bekio ebazpen hau alderdi demandatuari ediktu bidez, zeina, batetik, bulego judizial honetako iragarki-oholean 20 egunez erakutsiko den, eta, bestetik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko irailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala