Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4040

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 424/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 424/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Cafento Norte, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Alfredo Aja Garay.

Demandatua: Zabalbi, SC –Bar Lisburn– eta Francisco Javier Mata Sevilla.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean 143/2014 epaia eman zen, 2014-09-01ean. Hau dio epaitzak:

Zabali S.C.ren aurka, Cafento Norte S.L.ren izenean eta ordez Alfredo Aja Garay prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten da; eta Zabali SC honako hauetara kondenatzen dut: Futurmat Rimini Electrónica 2 GR kafe-makina itzultzera; edo, makina hori matxuratuta badago edo ezin bada itzuli, subsidiarioki 1.873 euro eskudirutan ordaintzera, eta bai prozesuko kostuak ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizen aldetik, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko irailaren hiruan.

Zabalbi SC –Bar Lisburn– eta Francisco Javier Mata Sevilla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik aurkeztu ebazpen horren aurka.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala