Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4041

IRAGARKIA, Leioan, SR 30 Leioandiko hirigintza-lanen 1-2A fasea burutzeko lanen lizitazioari buruzkoa (005/DEPS2014)

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 005/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Leioa.

d) Gauzatzeko epea: lau hilabete (edo esleipendunak eskaintzen duen burutzapen-epea) zuinketaren egiaztapen-akta izenpetu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: alderdi ekonomikoa 60 puntu; guztira: 60 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: ingurunearekiko interferentziak eta eraginak apaltzeko neurri zuzentzaileak, 12 puntu; obrako baliabideak antolatzea, 8 puntu; eta jarduera kritikoak burutzeko metodologia, 20 puntu. Guztira, 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 418.106,78 euro + % 21eko BEZari dagozkion 87.802,42 euro; guztira, 505.909,20 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Zerbitzua (Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13

e) Telefaxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren aurreko egun balioduna.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Eskatzen den sailkapena: Taldea: G; azpitaldea: 6; kategoria: D.

Sailkapenik ez badago, Europar Batasuneko estatu kideetako enpresa ez espainiarrek administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntuan ezarritakoaren arabera egingo dituzte egiaztapenak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko urriaren 27a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: eskura aurkeztu beharko dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Erregistroan (Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua); edo, bestela, postaz bidali beharko dira, ezarritako epearen barruan. Postaz bidaliz gero, posta-bulegoan justifikatu egin beharko da bidalketa-eguna, eta eskaintza bidali izanaren berri eman beharko zaio kontratazio-organoari, posta elektroniko edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, horren berri eman beharko da, 945 01 64 13 telefonora deituta, komunikazio hori ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: ostirala, 2014ko azaroaren 3a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2014.eko azaroaren 24a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak. pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala