Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4042

IRAGARKIA, Arasoko tailerren eta kotxetegien elektrifikazio lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Arasoko tailerren eta kotxetegien elektrifikazio lanak.

c) Loterik: ez.

d) Iragarkia argitaratu zen buletin edo aldizkari ofiziala eta haren eguna: 2014ko ekainaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 106. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zazpiehun eta hogeita hiru mila bostehun eta hirurogeita bat euro hirurogeita hiru zentimorekin (723.561,63), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko irailaren 3a.

b) Esleipenduna: Elecnor S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta berrogeita zazpi mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro (547.157,00), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost (5) hilabete.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko irailaren 19a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala