Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4045

IRAGARKIA, Durangoko eta Lugaritzeko tunelen iragazgaizpenari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Durangoko eta Lugaritzeko tunelen iragazgaizpena.

c) Loterik: ez.

d) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2014ko ekainaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 118. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamalau mila (54.000) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko irailaren 3a.

b) Esleipenduna: Miramar Gunitados, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hiru mila, bederatziehun eta berrogeita hamar (43.950) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hilabete (1) eta hamasei (16) egun.

6.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko irailaren 19a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala