Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2014ko irailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4048

IRAGARKIA, Unibertsitateetako zuzendariaren 2014ko maiatzaren 21eko ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bitartez, 2012ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez beka bat itzultzeko prozedura ebazten da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ezin izan zaio idazki honen idazpuruan agertzen den 2014ko maiatzaren 21eko ebazpena Alejandra Bengoa Mateo andreari jakinarazi, eta, horregatik, iragarki hau argitara emanez aditzera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horiek horrela, iragarki honen bidez dei egiten zaio Alejandra Bengoa Mateo andreari edo haren ordezkariari hamabost eguneko gehienezko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), 08:30etik 14:00etara, ebazpenaren testu osoa jasotzeko.

Eta, Alejandra Bengoa Mateo andreari jakinarazteko balio dezan, iragarki hau egiten da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 18a.

Unibertsitateetako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ALONSO ALDAMA.


Azterketa dokumentala